Zerbitzuaren baldintzak eta ordainketa.

      Maiztasuna

      Maiztasuna. Zerbitzuak ondokoa insatalatuko du webean:

      ASTEKO "BEGIRATU" baten testua, astearte bakoitzeko GTM 12.00 orduetan.

      Honela egiten dugu, egungo Euskal Herrian ia astebururo gertatzen baita astelehenean oihartzun handia eragingo duen gertakari politiko edota sozial garrantzitsurik, eta astelehen arratsean bildu eta aztertuko ditugu horiek. Hizkuntza ezberdinetarako itzulpenak, azkenik, astearteko 12.00ak arte atzeratzen du emisio-ordua.

      HILEKO "BEGIRATU"

      baten testua aurreko hilabeteari buruzkoa, hilaren 5ean. Zerbitzua erabiltzeko baldintzak. 1. Zerbitzuaren egileari dagokio testuen jabetza intelektuala. 2. Harpidedunei eskainitako zerbitzu PERTSONALA da. Testuaren edonolako erabilera EZ KOMERTZIALA egiteko baimen argia dute. Esaterako: testuen kopiak egin (paperean zein euskarri elektronikoan) eta lagun, senitarteko, bazkide, lankide edota ezagunen artean doan banatzeko. Esan nahi baita, zerbitzu honetako harpidedun den elkarte, kirol-talde, alderdi politiko, sindikatu edota enpresa batek, testu baterako atzipena izandakoan, berau kopiatu eta berriro bidal diezaieke posta elektronikoz zein paperean bazkide/kide/afiliatu/langile eta abarrei. 3. Zerbitzura harpidetutako pertsona fisiko zein juridiko batek bertako testurik argitalpenen batean argitara eman nahi izanez gero, horretarako baimen argia du, besterik gabe, ondokoak betetzen baditu:

      1. Kopiatutakoak EZIN du testu osoaren LAURDENA (%12,5a) GAINDITU, (zati handiagorik kopiatu nahi izanez gero hitzarmen bat egin beharko luke EUSKAL SARE GORRIArekin)
      2. Komatxo artean agertu behar du testuak
      3. Egilea eta zerbitzua aipatu behar dira
        
      

       Salneurria: Gaztelerako harpidedunetzat ehun (100) pezeta, BEZ barne, "BEGIRATU" bakoitzeko.
      
      Ingeles, euskara edo katalaneko testuetarako harpidedunentzat ehun eta hirurogeita bost (165) pezeta (ecu bat inguru), BEZ barne, "BEGIRATU" bakoitzeko.
      
      Argi dago bien arteko aldearen zergatia: itzulpenen ordainketa eta horrek dakartzan antolaketa-kostuak. 
      

      Salneurriaren kobrantza. Aurretiaz jasoko da dirua, bi aukera daudelarik: - sei hilabeteko ordainketa: HIRU MILA (3.000) pezeta gaztelerako harpidadunek edo LAU MILA BEDERATZIEHUN ETA BERROGEITA HAMAR (4.950) pezeta ingeles, euskara edo katalanekoek. - urte osoko ordainketa: SEI MILA (6.000) pezeta gaztelerako harpidedunek edo BEDERATZI MILA BEDERATZIEHUN (9.900) pezeta ingeles, euskara edo katalaneko harpidedunek.



      HARPIDETZA EGIN NAHI IZANEZ GERO saka ezazu hemen